XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Literaturako erabilerak ikusirik, Euskaltzaindiak ez du ikusten araua aldatzeko arrazoirik.

Ahoskerari dagokionez, gai honetako arauak ematean aztertuko da puntu honetaz araurik ematerik komeni den ala ez.

17. Aditzoinen forma (28. araua).

a) Aditzoina jartzerakoan zailtasunak daude arauen arabera, memoria erabili behar da.

b) Nola idatzi behar dira -t-z amaitzen diren aditzoinak, ert, ohart?.

Bai.

18. Espainiako erresumako probintzia eta autonomia erkidegoen izenak (32. araua)

Frantziako Errepublikako eskualdeen izenak (36. araua)

Munduko estatu izenak, hiriburuak eta herritarren izenak (38. araua)

Munduko geografiako zenbait izen (52. araua)

a) Zergatik Murtzia, baina Cadiz eta ez Kadiz?"

Zerrenda honetako izenak erabakitzean, kontuan izan zen euskaldunek nola erabili dituzten, zein tradizio duten gure artean.

Batzuetan, euskal fonologiaren arauetara egokiturik erabili izan dira (zati batean behintzat), Valentzia-ren kasuan, argi eta garbi.

Ez hainbeste agian Murtzia-rekin, baina analogiaz jokatu zen.

Cadiz-en kasuan ez dago inolako tradiziorik, eta bere horretan utzi da.

b) Espainiako Erresumako probintzia eta elkarte autonomoen izenak atalean bidea erreztu: Kordoba, Eivissa...

Gure tradizioa eta beste hizkuntzetako izen ofizialak kontuan izanik, egokienak iritzi dizkiegun arauak eman ditugu.

c) Eguneroko lanean oinarriturik eta ustez aplikazio egoki bati begira, honako bereizketa ere proposatu du norbaitek:

- Izen ofizialak: legez duten izena (Iruña, Marcilla, Tudela...)

- Izen kulturalak: ofizialak ez izanagatik, gure esparruan izen propiotzat hartzen ditugunak eta nolarebait guztiok onartuak direnak.

(Iruñea, Martzilla, Tutera...)

Agian izenaren izaera kulturala heda liteke euskaldunontzat harreman handikoak diren herri izenetara (Paris, Madril, Bartzelona...), baina izen kultural gisa.

Kanpoko izenetan ere argi utzi beharko litzateke zein den izen horien euskal ordain ofiziala, hau da, jatorrizko izena (Madrid, Barcelona, Valencia, Cordoba...) eta zein kulturala.

Izugarri sinplifikatuko genuke arazo hau.